GALDAKAOKO KLORATITAREN EMANALDIA BERTAN BEHERA
[2007-III-21]
Ostiralean Korrika Kulturalaren barnean Galdakaon izango genuen emanaldia bertan behera gelditu da denbora kontuak direla-eta. Hala ere, Mix6t eta Xopaporen emanaldiak mantendu egiten dira. Bestalde, egun horretarako ere antolatuta genuen Ugaoko kontzertuan MAK eta Izaterekin ikusi ahal izango gaituzue. Informazio gehiago kontzertuak atalean.


KONTZERTU GEHIAGO HITZARTUTA
[2007-III-15]
Hurrengo datetarako kontzertu gehiago lotu ditugu Euskal Herrian barrena. Informazio gehiago kontzertuak atalean.


MARTXOAREN 10EAN DISKOAREN AURKEZPENA ALGORTAN
[2007-III-03]
Datorren martxoaren 10ean, larunbata, “Etikaz mintza gaitezen...” gure bigarren diskoaren aurkezpena egingo dugu Algortako Txorimalo Gaztetxean 22:00etatik aurrera. Eszenatokian azkenengo diskoan parte hartu duten zenbait musikari ere izango ditugu gonbidatu bezala.