|
COPYLEFT:
ESKUBIDEAK EZKERRETIK IKUSITA Bolo bolo dabil
aspaldian COPYLEFT berba hau. Copyright denok ezagutzen
dugu, denok pairatzen dugu. Copyrightek egilea edo jabearen
eskubideak defenditzen dituen moduan, sorkuntzarena eta
hartzailearenak ditu aintzakotzat copyleftak. Sormena
bultzatzeko, garapena areagotzeko abian jarritako eskumen berri
bat da copyleft delakoa, software librearen inguruan sortutakoa,
eta dagoeneko sorkuntza ezberdinetan gauzatzen ari dena,
Interneten bezala, liburuetan, kantuetan eta bestelako kultur
sorkuntzetan.
Eskubideen
kudeaketa eredu honek, sormena mugatzen duela eta, lanean hasi da
makina bat linuxzale, editore, aktibista eta zaletu. COPYLEFT,
sormena garatzeko mugimendu berria abian da. Mundu osoan hedatzen
ari da, eta gurean ere hasi da zipriztintzen. Software librearen
inguruko jendearen kezkak, hedatzen ari dira. Hitzaldiak egiten,
patenteen kontrako mobilizazio elektronikoak, argitaratzen diren
edukiak publiko egin, eta erabiltzera deitzen, argitaratze librea
areagotuz... eztabaida behintzat sustatuko du. Euskal
liburugintzak eta kantugintzak oraindik ez dio gaiari patxadaz
oratu, baina berandu baino lehen eztabaida zabalduko da eremu
horretara ere. Bitartean, sarean etengabe lanak trukatu, lanak
hedatu eta jakintza sozializatzen ari da. Eskubideak ezkerretik
ikusteko aukera da copyleft. Sormena helburu. Hedapena zio. Ikusi
ditzagun une honetan aurrez aurre ditugun zenbait egoera,
irtenbide hau balizkoa baino, balekoa dela ohartzeko.
EZgae Espainian
egileen eskubideak SGAE (Sociedad General de Autores y Editores)
izeneko elkarteak kudeatzen ditu nagusiki, milioika eta milioika
euro darabilzki urtero eskubide kontuetan. Copyrightaren
defendatzaile sutsu, sutan da Internetekin. Mundu guztiari
kobratu gura dizkiote ustezko kalteordainak, eta ondorioz,
SGAEren kontrako iritzi franko zabaltzen ari da internauton
artean. Puta sgae.org plataforma ere sortu da ondorioz.
Hartzaileen eskubideak, musikazaleen eskubideak defenditu gura
ditu Sgaeren kontrako internetzaleen talde honek. Izan ere,
legeak gehiago defenditzen ditu une honetan industriak,
sortzaileak baino. Diskografika eta argitaletxe handiak, musikari
eta idazleak baino. Eta hori aldatzera datoz horrelako elkarteak.
Creative
Commons lizentzia aitzindariak Richard Stallmanek GNU
mugimendua abian jarri zuenetik, kode irekia martxan jarri,
hedatu eta famatu zuenetik, copyleft eskubideen areagotzea eman
zen. Software libretik, Linuxetik ordea bestelako sorkuntzetara
egin du jauzi copyleftak. Arauak behar eta lizentziak sortu.
Horretan aitzindariak izan dira Creative commons elkartekoak. Eta
mundu guztian beraien lizentzia eredua ari da nabarmentzen.
Horren arabera, artikulu baten egileak, edo kanta baten
sortzaileak, liburu baten idazleak lana kopiatu, hedatu eta
aldatzeko eskubidea baimentzen du, beti ere; egilea aipatuz,
helburu komertzial barik eta ondorengo kopia edo obra horieri ere
lizentzia bera ezarriz.
Euskarazko
liburugintza Euskal
argitaletxeetara oraindik ez da heldu egile eta argitaratze
eskubideen inguruko mugimendu hau. Egileek ere oraindik ez dute
jauzirik eman zentsu horretan. Interneten adibidez, argitaletxe
bakarrak -Susak- plazaratzen ditu bere lanak osorik sarean.
Besteak oraindik begira geratu zaizkio fenomeno berri honi.
Batzuek ordea, Cedro elkartearen zigiluarekin, debekatu egiten
dute liburuku edukien erabilpen oro, horrelako zigor
baiztapenekin: “Eragotzita dago, legeak ezarritako
salbuespenetan izan ezik, obra honen edozein berregintza,
komunikaizo publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelektualaren
titularren baimena eskuratzen ez bada. Eskubide horien urraketa
jabetza intelektualaren aurkako delitutzat hart daiteke (Kode
penaleko 270 eta hurrengo artikuluak). CEDRO erakundeak
(www.cedro.org)
babesten ditu eskubide horiek.” Beraz, euskal argitaletxe
batzuen jarrerarekin, ezin izango da poemen errezitaldirik egin,
irrati euskaldunetatik liburuen pasarteak irakurri edota
euskaltegietan material gisa erabiltzeko kapituluen fotokopiarik
egin. Eragotzita izateaz gain, Kode penala aipatzen da beren
beregi.
Poemak
publikoki irakurtzea debekaturik Ez da lehen
aldia, kanpoan ere gertatzen da. Poemak ez dira ozen irakurtzeko.
Debekatua daukate copyright eskubideek. Beraz, ozen irakurtzea,
bozgorailuetatik irakurtzea, irrati libre batetik irakurtzea
delitu da gurean. Euskarazko sorkuntza laguntzea delitu
bilakatzen da, eskubideen izenean.
Hain
modan jarri diren poema errezitaldiak adibidez, debekatu egin
beharko lituzke CEDRO elkarteak. Izan ere, ez antolatzaileak ez
irakurleek ez dute ezelango eskubiderik ordaintzen poemak
irakurtzearen truke. Copyleft lizentziarekin ordea, erabilpen
komertziala ekidinez, edonon edozelan eta edozertarako hartu,
kopiatu, irakurri edo moldatu daitezke bere baitan leudekeen
edukiak. Alegia, poema bardinak, ozen irakurri, jendaurrean
irakurri, telebista edo irratian entzun edota gure webgunean
aipatu edota kopiatu genitzakeen. Bada alderik.
CDetako
canon-a Egun, grabatzeko CD bat erosten dugun aldiro,
canon bat ordaintzen dugu. Canon hori, ustez egile eskubideak
defendatzeko erabiltzen dute gerora. Ez digute galdetzen baina,
CD horretan zer sartuko dugun. Inoren kantuak, ala gure idatziak
sartuko ote ditugun. Guk geuk ataratako argazkiak, ala
Internetetik jaitsitako filme bat. Ordaindu baina, berdin berdin
egin behar dugu. Zalaparta ederra sortu du Canon honek, eta pil
pilean da gaia.
P2P
sareak, nik zuri, zuk niri Peer to peer sareak dira,
ordenadoreak elkar konektatuta, eta elkar txupatzen jarri
dituen sareak. “Nik kantu hauek eskaintzen ditut, eta modu
berean besteengandik guzti hauk jeisten ditut” logikarekin,
munduaren zabalean kantuak ez ezik, dokumentalak, programa
informatikoak, filmeak, marrazki bizidunak, DVDak.... denetarik
truka daiteke. Izan ere trukaketa baino ez da P2P sareetan
mugitzen dena. Ez da ezelango webgunetik jeisten, ez, batek
bestearen ordenadoretik hartzen du informazio guztia. Sekulako
astindua eman dio sareari horrek, egun osoan ordenadoreak martxan
jarri, eta banda zabalera profitatuta, deskarga interesgarriak
egiten dira. Filmeak adibidez, zenbait kasutan estreinatu
aurretik ere prest egoten dira P2P sareetan. Ikusleak eskertzen
du. Filmegile independiente askok, apropos jartzen ditu pelikulok
horrelako sareetan, ezagutzera emateko besteak beste.
Luther
Blisett > Wu ming Literatura, komunikazioa, aktibismoa
bat eginda. Luther Blissettek astindu ederra eman zion
panoramari. Pertsonaia bat asmatu zuen talde batek. Sinadura
bilakatu zen, eta ekintzak egin zituzten han hemenka. Egiletza
bat aitortu zioten, esistitzen ez zen pertsonaiari. Futbolari
etorkin baten izena eman zioten autore berriari. Eta nobelak
argitaratu zituzten bere izenean, eta arrakasta operazioa izan
zen. Operazio arrakastatsua. Literatura berria, egilerik gabekoa,
egiletza kolektiboa. Eta kopiatzeko eskubidea aldarrikatu zuten,
eta kopiatu egin ziren bere obrak, eta bolo bolo zabaldu zen,
sarean, paperean, fotokopietan, panfletoetan... eta mundu osoa
izan zitekeen luther blissett, eta horrela hedatu zen, mugimendu
berri baten idazle bezala. Mugimendu baten letrak, mugimendu
baten hitzak bilakatu ziren, literatura eginez. Literatura ona,
gainera. Italian abiatu zen mugimendua, baina azkar hedatu zen,
orain edonor izan daiteke Luther Blissett, edozein hizkuntzatan
gainera. Beraien Q nobela arrakastatsua izan zen, 200.000 ale
saldu zituzten Italian, baina askoz gehiago izan ziren
irakurleak. Horretaz harro daude.
Italian
bertan gerora, Luther Blissett sortu zutenek, beste ekimen bati
eman zioten hasiera: Wu ming. Txinera mandarinean, izenik gabekoa
adierazten du Wu ming izendapenak, eta normalean Txinako
erregimenean disidenteak direnak erabiltzen dute izendapen hori,
benetako egiletza izkutatzeko. Italiar desobedienteek adiera bera
eman gura izan diote. Wu ming. Izen barik. Boloniako bost
idazleren kolektiboa da Wu Ming, idazten duen kolektiboa. Nobelak
ataratzen dituzte, argitaratu, eta mundu osoan saltzen dira,
arrakastaz orain ere. Liburuaren sarreran, copyleft dela
adieraziko dizute: “Obra honen erreprodukzioa, osoa nahiz
zatikakoa, baimendua dago; baita hedapen telematikoa ere, beti
ere norberaren erabilpenerako eta helburu komertzial barik.”
Literatur sorkuntzarako laborategia da egun Wu Ming eta mundu
osoan ari dira liburuak eta lanak hedatzen. Interneten ere
aurkitu daitezke beraien testuak, agiriak, komunikatuak, hitzaldi
eta elkarrizketak. Izen barik baina nortasun handiarekin.
HELBIDE
INTERESGARRIAK Egile
eskubide
elkarteak www.sgae.es www.sgae.fr www.putasgae.org www.cedro.org
Literatura www.susa-literatura.com www.armiarma.com www.bbk-literatura.org
Musika www.imbecil.com www.lamundial.net
Copyleft
idazleak www.lutherblissett.net www.wumingfoundation.com
Eztabaida
eta
lizentziak www.coyleft.sindominio.net www.creativecommons.org
Eredu
pratikoak www.jorge.cortell.net www.euskalherria.indymedia.org
[Patxi
Gaztelumendik Nabarra aldizkarirako egindako erreportaia]
|