|
COPYLEFT:
SORKUNTZA ELKARBANATZEN DEFENDATZEN DA Informazioaren gizartean bizi omen gara, konpetentzia basatiaren gizartean, indibidualismoaren gizartean, zapalkuntzaren gizartean, jabetza pribatuaren gizartean… luze jarraitu genezake sistema kapitalistak bultzatzen dituen eredu hauek izendatzen, baina argi eta garbi erakusten ari gara guzti honen alternatiba existitzen dela eta martxan jartzen ari garela!! Honen adibide copylefta daukagu eta gai honen inguruko zirrikitu guztiak argitzeko Xabier Barandiarani egin dio gaztesareak elkarrizketa. Euskal Herriko copyleft koordinadoraren partaide izateaz gain, SinDominio eta Metabolikeko partaide eta Bilboko hacker laborategiko kide ere bada. Gaztesarea:
Copyleft-az mintzatzeko beharrezko zaigu copyright-az
zertxobait gehiago jakitea. Zer da copyright-a? Gaur egun ordea guztiz aldatu da testuingurua eta gutariko bakoitzak eskuragarri ditu erreprodukzio metodo ezberdinak, fotokopiagailuak kasu. Beraz garai baten inprentaren industria erregulatzeko sortutakoa, gaur ezagutza eta informazioa esplotatzeko erabiltzen da. Kultura herritarraren oinarri den jakinduriaren elkar trukaketa librearekin bukatu, eta elkar trukaketa horrek kolektibo oso bati ematen dion aberastasuna errotik mozteko asmoz. Momentu honetan copyrightaren funtzioa beraz, kapitalismoaren eta pribatizazioaren egiturapean eraiki daitekeen informazio trukaketa sistema sostengatzea da. Guzti honetan jabetza intelektualaren kontzeptua sartzen da. G.S:
Jabetza intelektuala aipatu duzu, baina zelan ulertu dezakegu
norbait ideia kreatibo baten jabe izatea? Ateratzen dugun ondorioa, beraz, copyrightarekin atera dugun berbera da, hau da, informazioaren kapitalismoa sostengatzen duen ideia dela, kulturaren historia industrializatu nahi duena, azken finean inoiz urria izan ez den kulturari jabetzaren kontzeptua aplikatu nahi diona. Norbaitek, urria den zeozer eskuratzen/sortzen duenean eta jendartean banatu ostean zeukan hori galtzen duenean asko jota ulertu daiteke jabetzaren kontzeptua. Adibidez, nik aulki bat eraikitzeko denbora bat eman ostean norbaitek erabili nahi badu, edo ipurdi bi sartzen ditugu aulkian edo ni aulki gabe geratzen naiz. Kasu honetan justifikatu ahalko litzateke jabegoaren kontzeptua, beste batekin konpartitzeak zuri galera sortzen dizulako. Ideiekin ordea ez da hau gertatzen, nik norbaitekin ideia bat konpartitzen dudanean, ideia ez dut galtzen besteak eskuratzen duenean. Jabetza intelektualaren kontzeptua beraz, ezin da filosofikoki ezta sozial edo politikoki sostengatu. Gabezirik sortzen ez den tokian gabeziak sortzea litzateke, gainera jendeari kopiatzea galerazten zaio, kopia gutxiago egotean merkatuan balore handiagoa izateko. G.S:
Eskuratu, nahastu eta kopiatu. Badira sorkuntza era honetan baino
ulertzen ez dutenak. Zer deritzozu? Baina jabetza eredu hau inposatzen duen kapitalismo informazionalak berriz, ez du askotan guzti hau kontuan hartzen eta telebistarako edozein iragarkitan agertzen diren aspektu kultural, sinbolo eta gizartearentzat ulerkorrak diren hainbat kontzeptu esplotatzen ditu, azken emaitzari jabetza bat eta salmentarako baldintza batzuk jarriz. G.S:
Copyrightaren filosofia orduan, zure lana egiteko, norbaitek
egindako zeozertan oinarritu ezkero ordaindu behar izatean
oinarritzen da. Egilearen eskubideak babesturik al daude
horrela? Industria diskografiko edo editorialaren barnean egilea pixkanaka boterea galduz doa, momentu batean copyrighta desagertzea ere bere eskuetatik kanpo geratzen da, bere atzean dagoen industriaren nahietara makurtzera behartzen dute, beraz. Honetaz gain sortzaileak babesteaz ari direnean adarra jotzen ari direla erakusten diguna zera da; egileek askotan defendatu dute beraien lanak copyleft izatea nahi dutela, libreki zabaldu daitezen. Orduan ikusten da zeinen interesak defendatzen dituzten. Bere produktuak libreki kopiatzen direnean, autoreek zer jan izango ez dutela diote, baina guzti hau aitzakia baino ez da, editorial eta diskografikei negozioa bukatu ez dakien. Kontuan hartzeko ideia gehiago ere badago, adibidez sortzaile askok ez dugula uste gure lanen kopietatik soilik bizi behar dugunik. Hitzaldiak emateak, kontzertuak emateak borobiltzen du gure lana, orduan eskaintzen ari baikara momentuko zerbitzu bat. Beste kasu batzuei erreparatzen badiegu harrituko ginateke zein errez hartu dugun normaltzat norbaiten lana oinarri hartu dugulako soilik ordaindu behar izatea. Imajina ditzagun Arzak eta Argiñano Euskal Herriko etxeetan beraien errezetak kopiatzen direla eta telebistan negarrez! Hauen lana eta diru iturria jendearentzako sukaldatzean datza, ez inork kipula eta txorizoa era konkretu baten nahastu duela eta beraien partea erreklamatzean! G.S:
Copyrightak orduan sormena mugatu edo gutxitzen duela esan
dezakegu? Copyleftak eskaintzen duen aberastasun bat zera da, elkar trukerako espazio komun bat sortzean sormena bizkortzen duela, kultura produkzioko espazio kapitalistetan ordea, baimenik gabe konbinatu edo rekonbinatu ezin daitekeenez guztiz mugaturik aurkitzen dira. Egoera honetan multinazionalak sortzen dira, software-aren kasuan adibidez Microsoft edota ILM ditugu ezagunenak. Hauek kodigo eta patente askoren jabe izanik, mafia moduko bat osatzen dute eta beraien artean konpontzen dira zeozer behar izanez gero. Hori bai, patenterik ez duen edo hainbeste lortu ez dituen enpresa txikiak jokutik kanpo uzten dituzte inolako erreparorik gabe. Hau ikusita sinestezina badirudi ere, copyleftak duen indar gunerik nagusiena software librea da. Langileria mailan lankidetza bultzatzen duen tresna kolektibo hau munduko enpresarik nagusiena mehatxatzen ari da. Esan bezala microsft munduko enpresarik nagusiena da, edozein errege edo petroliferen gainetik eta enpresaren zuzendari biak munduko pertsonarik aberatsenak. Beraz, txalogarria da benetan inolako antolakuntza jerarkikorik gabe, laguntza ekonomiko potenterik gabe, sistema kapitalistan sostengatu gabe lanean dauden pertsonek informazioaren kapitalismoak sorturiko produktuak baino aukera gehiago eskaintzen dituen produktua sortzea. GS:
Elkarrizketaren muinera ailegatuta, azaldu eiguzu, zer da
copylefta? Zer dira copyleft lizentziak eta zelan erabiltzen
dira? Eredu konkretu bati jarraitu beharra dago ala egileak berak
erabaki ditzake erreserbatu nahi dituen eskubideak? Hau ikusirik asko errebelatu egiten dira, hain artean Richard Stalman, gaur egun sofware librearen sortzaileetako baten moduan ezagutzen duguna. Honek zera esan zuen: alternatiba bat bilatuko dut, sistema hackeatuko dut. Hacker baten jarduera tresna teknologiko baten trasformazio txiki bat eginez bere erabiltzeko aukerak haunditzean datza, tresnak eskaintzen dituen aukerak gainditu eta erabiltzaileari askatasun handiagoa ematen dio. Finean Stalmanen nahia sistema juridikoa hackeatzea zen, copyrightaren legeetan hutsune bat bilatu sistema beraren baitan askatasun espazio bat sortzeko. Beraz, copyrightaren sistemak askatasun espazio horrekin bukatu nahi izatekotan bere buruarekin bukatuko luke ere. Ideia on honetatik sortu zen copylefta. Izenari erreparatuz gainera hitz joko polita agertzen zaigu: copyrighta kopiarako eskubidea den bitartean copylefta ezkerreko aldea da, politikoki honek dituen konnotazio guztiekin. Hariari jarraituz, Stalmanek copyleftaren ezinbesteko lau printzipio ezarri zituen: -Erabiltzeko
askatasuna Copyleftak ahaztu ezin daitekeen beste printzipio bat du: aukera guzti hauek eskaintzeko baldintza bakarra zera dela, kopia edo aldaketa oro copyleft izatea. Honek inork kolaborazio prozesua itxi ezin izatea dakar, eta copylefta den produktu bat copyright bihurtu ezin izatea. Kapitalismoa, sorturikoaz jabetu ahal izatea ere eragozten du eta era berean elkar trukaketa librea den espazio komun eta kolektibo bat irudikatzen du. Guzti honetan aldagai ezberdinak agertzen dira, mundu guztiak prozesua itxi ezin izanarekin ez baitu bat egiten eta honetaz gain egileak erabiltzaileari eskubide ezberdinak ematearen aukera ere badago. Adibidez beste baten lana aberastasun propiorako baliatzea galeraziko duen eskubidea litzateke ziurrenik arrakasta izango duen aldagaietako bat. Modu honetan egileak, bere lana publikatu nahi izan duen enpresaren eskutik dirua jasotzeaz gain, jendartean eta merkatuaren interesetatik kanpo, bere lanaren erabilpen soziala egitea bultzatzen du. Gai hauetan zehazki interesaturik egotekotan badaude web horrialde ezberdinak copyleftaren filosofiarekin bat egiten dutenak, hauen artean creative commons-ek duena, nahi dituzun lizentziak era pedagogikoago baten aukeratzen laguntzen dizutenak. Kolektibo honen atzean abokatu talde bat dago, lizentzia hauek testuinguru juridiko ezberdinetan baliagarri izateko diseinatu dituztenak. GS:
Arazo juridikorik ekar dezake zerbait copyleftarekin
kaleratzeak? Baina Espainiako Estatuan copyleft komunitateko Sara Jonnes kazetariak bizi izan du egoera salagarri bat. Berak idatzitako artikulu bati, zenbait egunkarik publikatzean, kopia bera copylefta zela jartzea ukatu zioten. Guzti hau salatzeko copyleft komunitatearen laguntza osoa jaso zuen eta azkenean egunkariek atzera egin behar izan zuten. Informatikaren arloan aurrera egin ez duten pare bat kasu edo egon dira, baina hauetan ere copylefta urratu duten enpresak atzera egin dute, eta ez da epaiketarik egin. Oso kasu gutxitan behar izan du inork laguntza juridikoa, batez ere ia inork ez duelako epaitegietan bukatu. Honekin loturik nik zera azpimarratuko nuke, kapitalismoan enpresa bakoitzak bere abokatu taldea duen bitartean, ez duela inork honen gaineko aparteko ardurarik hartuko, batez ere enpresa ezberdinen harteko konpetentzia merkatu batez ari garenean. Baina copyleft komunitatea sarearen bitartez ondo komunikaturiko komunitate sendo eta batua da, eta edozein zapalkuntza gertatzekotan batera erantzuten dakiela erakutsi du behin baino gehiagotan. Beraz, nik deialdi bat egingo nuke, jendeak beldurra alde batera utzi eta copylefta erabili eta komunitatearen parte izan dadin. GS:
Gaur egungo sistema kapitalistan garrantzia duen bakarra, egiten
den edozein gauzatik etekin ekonomikoa ateratzea denean, zer
aporta dezake copyleftak? Pixkanaka software librea erabiltzen hasi diren enpresen kopurua handitzen doa eta honek tokian tokiko sare ekonomiko potente bat sortzea ahalbidetzen du, jadanik ez baitu mega enpresa baten menpe egon behar. Software libreak ez du AEBekiko dependentzia jerarkiko bat, software libreak errekurtso kolektiboen eskaintza paregabea dauka, copyleft eskuliburu edo gidak, arazoak konpontzeko baliagarriak diren web orrien zerrenda amaigabea… adibidez. Era honetan eredu ekonomiko ezberdin bat bultzatzen ari gara, tokian tokiko errealitateari egokituko zaiona. Euskal Herrian adibidez jende piloa dago software libreak itzultzen ari dena, software hauek microsoftenak izango balira baimena eskatu beharko litzateke; eta argi dago microsoftek ez duela merkatuan hain etekin gutxi emango dion produktu batean inbertituko Eusko Jaurlaritzak laguntzarik eskaintzen ez badio behintzat. Software librearekin berriz guzti hau posible egiten da, edozeinek produktua hobetzeko, itzultzeko edota eraldatzeko aukera du. Adibide esanguratsu moduan esan dezakegu Brasil izan dela copylefta bultzatu duen lehen gobernua. Lularen gobernuaren aurretik, diru gehiago inbertitzen zen Microsoft lizentziak ordaintzen gastu sozialetan baino, datu harrigarria hau hainbesteko pobrezia dagoen herrialde batean! Copylefta erabiltzen hasten diren momentuan aldaketa izugarria ematen da, informatika arloan sare sozial izugarria daukate martxan nahi eta nahi ez jendartearen ongizatean onerako baldintzatzen duena; hori bai sare sozial autonomoa eta AEBen dependentziarik sortzen ez duena. GS:
Babago gaur egun pil pilean dagoen gai bat. Lehen aipaturiko
Bisbal eta konpainiak asko hitzegiten dute pirateriaz…
baina justifikaturik al dago autore eta diskoetxe ezberdinek
pirateriaren kontra abiatu duten mugarik gabeko guda hau?
Musikaren arloan ematen da batez ere, ez? Sistema, pirateriaren inguruan diskurtso oso bat garatzen ari da, jendeak ahaztu edo zalantzan jarri dezan orain arte kulturaren historia izan dena eta honetarako estrategia publizitarioak eta exagerazioa erabiltzen ditu. Gure egunetan terrorismoa-ren aitzakipean edo aintzina, inperio ingelesaren garaian piratekin egin zuten moduan kolektibo oso baten kriminalizazio, marjinazio edota ilegalizazioa da bultzatzen dutena. Botereak idatzitako historiaren erruz dauka jendarteak piraten inguruko irudi txarra. Hauek hiltzaile odoltsu moduan aurkeztu dizkigute, baina errealitatea berriro ere oso ezberdina dela konturatzen gara. Pirata gehienek agenda politiko bat zeukaten, mundu alternatibo bat eraiki nahi zuten eta beraien ekimenen artean esklabuen errutak saboteatzea eta indigenei lapurtutako dirua errekuperatzea ziren. Gaur egun piraten termino manipulatu hau berriro atera dute, kriminalizazioaren helburu bakarrarekin. Izan ere marinel ingelesei burua mozteaz urruti, egiten duguna egin daitekeen naturalena da: daukaguna konpartitu. Beraz, orain dugu pirateria izkutuan praktikatzeari utzi eta eskubide kolektibo moduan aldarrikatzeko momentua. Borroka garrantzitsu baten aurrean gaudela deritzot, kriminalizazioa geroz eta handiagoa eta errepresioa geroz eta ilunagoa den honetan mugitu eta erantzun beharra daukagulako! Frantzian dagoeneko informazioa trukatzeko sare alternatiboak erabili dituzten gazte batzuk kondenatuak izan dira. Gainera argi dago errepresioa era selektiboan egiten ari direla ezinezkoa bailitzateke mundu guztia kartzelara sartzea, katastrofikoa! Eskarmentu publikoa suposatuko duten zigor hauek ezartzen dituzte, baina esan bezala orain da kalera atera eta arrotasun guztiz pirateria aldarrikatzeko momentua. Honek inkisizioan sexualitatearekin gertatzen zena gogorarazten dit, inork nahiz eta masturbatu eta harreman sexualak izan onartzen ez zuenean. Nolabait esatearren informazioaren askatasun sexuala behar dugu, praktikatu eta eskubide legitimo moduan aldarrikatuko duguna. GS:
Liburu baten milaka kopia egoteak zertan egiten dio on
egileari? Gaur egun komunikabideak eta publizitatearen industriaren monopolioa daukatenak, internetek posible egiten duen komunikazio horizontalaren ondorioak sufritzen ari dira edo bestela laister sufrituko dituzte. Gaur egun oraindik merkatu kuota bat eta egoera pribilejiatu bat mantentzen dute, baina denbora gutxirako izango da hau; batez ere sistema hau goitik behera haustea gure esku dagoelako eta copyrightaren aldeko diren autore italiar batzuen esanetan: kulturaren hastapenetatik datorren itsasikara izugarri bat gara eta sistema kapitalistaren aginduetara dauden enpresa guzti hoiek, ez dira informazio trukapen librea bultzatzen duen uholde hau gelditzeko gai izango. GS:
Euskal Herrian pixkanaka erabiltzen ari da copylefta. Ezagutzen
al dute idazle, artista, musikari eta bestelakoek aukera hau? Nire ustez ordea, gurearen moduko herri txiki baten, gure hizkuntzak bizirauteko oztopo handiak gainditu behar dituen honetan, copylefta aukera bakar gisa ikusten dut. Adibide sinple bat jarrita, imajina dezagun físika irakasle batek liburu baten falta duela bere klaseak emateko. Existitzen direnak zaharkituak daude denbora gutxian hainbeste aurrerapen dituen zientzia bat dela kontuan izanik. Irakasle honek aurreko egilearen edota argitaletxearen baimenik ez badu liburuan bertan aldaketak egiteko, zihurrenik denbora edo gogo faltagatik, ez du liburu berria idatziko. Beste gizarte eredu baten, ordea, ikasleek beraiek edo irakasleak, pixkanaka liburua moldatu ahalko lukete; eginda dagoena oinarritzat hartu eta hau hobetzeko aukera emanez. GS:
Bukatzeko sarearen inguruan Brewster Kahlek behin horrela esan
zuen: gure burmuinaren %60a askatzen duen arkitektura eraikitzen
ari gara, aldi berean, poportzio berean askatasun hori ukatuko
duen lege sistema bat eraikitzen ari garenean. Zer deritzozu? [Gazte Sarea] |
[atzera]